Eman izena konpost komunitarioan

Zeure etxebizitzan konposta egin ezin baduzu eta konpostatzea bada zure erabakia, Hernaniko Udalak antolatutako kanpainan parte har dezakezu.

Izen emateko epea irekita dago.

Izena eman nahi izan ezkero bete ondoko artxibo hau (konpost_komunitariorako_eskaera)eta bidali atez ateko bulegora ( atez-ate@hernani.net ).

Informazioa jaso edo zalantzak argitzeko doako telefono bat ere badago (900 840 090).

3.URTEURRENAREN HARIRA

HERNANI HERRI ARDURATSUA DELAKO.

Azken egun hauetan hainbat komunikabideetan agertzen diren mezuak, albiste eta iritziak entzuterakoan, Hernanik hondakinen gaiarekiko azalarazi duenaren inguruko hausnarketa txiki hau plazaratu nahiko genuke.

Duela 3 urte egoera politikoa oso desberdina izanik, orduan lurralde mailan agintean zeudenek ezarritako traba guztiei aurre eginez, hondakinen bilketa sistema eraginkorrago bat jarri zen martxan gure herrian. Sistema honek Hernaniko herritar bakoitza berak sortzen dituen hondakinen arduradun egiten du lehen urratsean. Hondakin hauek udalaren esku utzi aurretik bereizi behar ditu, udalak gero gaika jaso ditzan eta behar den etekina atera diezaien.

3 urteren ondoren esan dezakegu sistema honek emaitza positiboak eman dizkigula bai birziklatze tasetan eta baita arlo ekonomikoan ere. Atez Atekoa eta 5. edukiontziaren arteko konparaketa ekonomiko batek ez du frogatzen atez atekoa garestiagoago denik; kontuan izanik, 5. edukiontziarekin erraustegia martxan izango genukeela eta honen obra eta mantentze kostuak ikaragarriak direla gipuzkoar guztiontzat. Ondorio hau atera du duela gutxi EHUko sail ezberdinetako irakasleek egindako ikerketa tekniko eta sakonak bi sistemak konparatuz; alegia, 5. edukiontziaren sistema garestiago dela Atez Atekoa baino.

Honek guztiak Hernaniko herria eta bere herritarrak modu arduratsuan aritzera eraman gaitu gai honi dagokionez. Nahiz eta kontrakoa sinestarazi nahi diguten eta gure herriaren izena eta irudia lotsagabeki erabili duten hainbat herrietako politikariek (tartean bertakoak ere), Hernaniarrok ardura modu zabalean ulertzen dugula frogatu dugu , hemen aipatzen ditugun esparruetan gutxienez:

Banakako ardura : Hondakinak behar bezala bereiziz eta birziklatuak izan daitezen aukera emanez. Hernaniar bakoitzak gai honi dagokionez behintzat jarrera erabat arduratsua azaldu du.

Ingurumenarekiko ardura: Gure hondakinen trataeran erabiltzen den metodoa dena delako izanda ere, ahalik eta gutxien kutsa dezaten hernaniar bakoitzak bere ahalegintxoa egiten duelako . Kutsatzea ez delako eskubide bat ezin delako Herri kontsulta batean erabaki.

Ardura ekonomikoa: Hondakinak baliabideak dira eta ez zaborra. Beraz prozesu guztian zehar gure baliabideak modurik egokienean erabiltzeko hautua egin dugu eta gure herrian ditugun baliabideak guk erabakitako moduan kudeatu nahi ditugulako eta ez enpresaburu handien esku utzita.

Jendartearekiko ardura: Jendarte eredu berri baten alde gaudelako, herritar arduratsuak izan gaitezkeela pentsatzen dugulako eta denon artean ardurak partekatuz gure etorkizuna modu txukunago batean eraiki dezakegulako. Gure etxe ondoan nahi ez duguna besteenaren ondoan nahi ez dugulako.

Hezkuntzarekiko ardura: Gure ondorengo belaunaldiei beraien etorkizunaren aurrean modu arduratsuan joka dezaten eredu bilakatu nahi izan dugulako. Inolako zalantzarik gabe pentsatzen dugulako egungo helduek emandako eredua baina irakasgai hobeagorik ezingo diegula eman, eta erosotasuna eta arduragabekeria ez direlako gure eredua inoiz izan.

Osasunarekiko ardura: Gure herritarren eta lurralde osoaren osasunari kalte egiten dioten erabakien kontra egon garelako eta aurrerantzean ere egongo garelako, nahiz eta gure etxe ondoan ez izan, ez dugulako inon erraustegirik eraikitzerik nahi.

Ez daukagu inolako zalantzarik hondakinen gaiak etenik gabeko lanketa eta inplikazioa eskatzen duela bai Udal arduradun eta langileentzat eta baita herritar guztientzat ere. Ibilbide honetan gure ardatza Zero Zabor politikak sustatzea eta laguntzea dela berretsi nahi dugu. Zentzu honetan garbi daukagu badugula zer hobetu eta etorkizunera begira hainbat ekimen eta neurri hartzeko asmo irmoa dugula adierazi nahi dugu:

Bilketa sistema hobetuko dugu; ohitura txarrak egokitu eta praktika onak sustatu. Hondakinen bilketaren jarraipen sistema eraginkorragoa landuko dugu.

Auzokonposta auzo berrietara zabalduko dugu.

Komertzioetako bilketa sistema hobetuko dugu.

Arrazoi hauek guztiengatik Hernani herri bezala eta Hernaniarrak zoriondu nahi ditugu gure egunerokoan egiten dugun ahaleginagatik. Aurrerantzean ere herri eredugarriri bat izaten bidelagun izango garelakoan.

2013ko Maiatzak 7 Hernani

Udal Gobernu Taldea.

1.orrialdea. Denera: 7312345Hurrengoa »...Azkena »