Gaur eman dute prentsaurrekoa Marian Beitialarrangoitia alkateak, Ricardo Ortega San Marko Mankomunitateko lehendakariak, Unai Erroizenea eta Juan Karlos Plazaola zinegotziek, Hernanin atez ateko gaikako hondakinen bilketa maiatzaren 9an hasiko dela iragarriz. Hemen prentsaurrekoan esandako guztia:
Hernanin maiatzaren 9an hasiko gara hiri hondakinak atez ate biltzen
Prentsaurreko honen bidez datorren maiatzaren 9tik aurrera Hernanin hiri hondakinak atez ate biltzen hasiko garela iragarri nahi dugu. Hortaz, oraindik hiru hilabete ditugu sistema batetik besterako trantsizioa egiteko.
Hernaniko udalbatzarrak pasa den uztailean erabaki zuen atez atekoa martxan jartzea. Ordutik zortzi hilabete pasa dira. Zortzi hilabete hauetan atez ateko sistema ezagutzen eta herritarrekin batera Hernaniko errealitatera doitzen jardun dugu.
Hauek izango dira egutegiari eta ordutegiari dagokionean atez atekoaren ezaugarriak Hernanin, herritarrek hala erabakita:
- Jende bilkura handia egoten den gune eta garaietan kuboak ez dira agerian utziko.
- Bilketa gauez egingo da, gaueko 23:00etatik aurrera hain zuzen ere. Aurrez, herritarrek hondakin atal bakoitza arratseko 20:00etatik gaueko 23:00etara utzi ahal izango dute zintzilikatzekoetan.
- Organikoa hiru egunetan jasoko da, asteazken, ostiralal eta igandetan.
- Astelehen eta ostegunetan ontzi arinak jasoko dira, papera eta kartoia asteartetan eta errefusa larunbatetan.
AUTOKONPOSTATZEA
Autokonpostatze kanpaina ere arrakastatsua izaten ari da. Dagoeneko 300 familiak eman dute izena. Horietako 150ek ikastaroa egin dute, kaxa eta autokonpostatzeko gida banatu zaizkie eta hasi dira etxean konposta egiten. Hauek %40ko hobaria izango dute ordaindu beharreko tasetan.
ZINTZILIKATZEKOAK
Orain bertan epe bat irekia daukagu bizilagunekin zintzilikatzekoen kokalekuak adosteko eta laster batean kuboak banatzen hasiko gara.
Dena prest egongo da maiatzaren 9rako.
Atez ateko bilketak ondo funtzionatzen duelako hasiko gara Hernanin gure hondakinak atez ate biltzen. Demostratuta dago. Datuak hor daude. Emaitzak oso onak dira, gehien-gehiena berezita jasotzen delako eta bide batez herritarren artean kontzientzia zibikoa zabaltzen delako. Hazkundearen mugak, berotegi efektua eta gure osasuna kontutan hartuta ari gara lanean, ezin baitugu beste alde batera begira jardun.
RSS
hernaniko udala
atez atekoaren informazio bulegoa | kardaberaz kalea, 25 | 900 840 090 |
0 iruzkin oraingoz
.