Zubieta auzoan, Oriotik zazpi kilometro eskasera eraikitzera doazen errauskailuaren aurkako adierazpenen eguna izateaz gain herriko hondakinen kudeaketaren gaia ardatz hartuta hainbat ekintza egingo dira.
Goizean hasi eta egun osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira. Goizeko 11etan hasita Goxoki kafetegiaren aurreko parkearen inguruan garaiko barazkien landaketa egingo da eta autokonpostatzeari buruzko informazioa emango da, azken hau panel informatiboen bidez; konposta nola egin, kalitatea nola hobetu, etab. erakutsiko dira bertan.
12etatik aurrera herriko plazan egingo dira ekintza guztiak. Lehenik, indarrak hartzeko hamaiketakoa emango da plazan.
Ordu berean eta plazan “Zero Zabor” erakusketa, hondakinen bereizketa tailerra, konpostaren txokoa eta audiobisualen txokoa irekiko dira. Egun guztian zehar izango da tailerrean parte hartzeko aukera. Bertan hondakinak gaika nola bereizi erakutsiko da, era guztiz praktikoan. Konposta nolakoa den ikusi eta ukitzeko aukera ere izango dute bertara hurbiltzen direnek. Gai hau lantzen duten bideo interesgarriak ere emango dira aldi berean. Tartean, “Story of stuff” Anne Leonard-en laburmetraia famatua ikusteko aukera izango da.
Usurbilen atez ateko gaikako bilketarekin lortu dituzten emaitzak, eredu honen abantailak eta beste hainbat informazio eta azalpen jaso nahi badituzue plazan izango da atez-atekoaren txokoa ere.
Guztiok gaude gonbidatuta.
Antolatzailea: Orioko Errausketaren aurkako taldea.
RSS









hernaniko udala
atez atekoaren informazio bulegoa | kardaberaz kalea, 25 | 900 840 090 |
0 iruzkin oraingoz
iruzkina gehitu