Leku honetan maiztasunez egiten diren galderak erantzungo ditugu.
Sistema berria da, eta dudak ugariak dira. Baina denen artean gure kezka eta galderak aztertuko ditugu, sistemaren onerako.
Bidali zure galdera HEMEN
Ikusi: Herritarren galderak | Zalantzak argitzen | Denak
kaixo, mi pregunta o sugerencia es que pienso k la fraccion de plastico y envases tendria k tener un dia mas para sacarlo, ya que desde el jueves noche k se saca hasta el lunes noche son 4 dias y creo k hoy en dia se generan este tipo de residuos constantemente y de esa manera pienso que se sacarian bolsas mas peke?k ayudarian a los operarios para la recogida mas agil, por ejemplo el sabado k es el dia de recogida del rechazo incluiria tambien el de envases ligeros asi habria entre el jueves y el lunes otro dia intermedio,para terminar os dire que al principio yo era uno de los muchos k no confiaba en este sistema del puerta a puerta, pero a dia de hoy creo kes positivo y k es cuestion de acostumbrarse y cambiar de habito poco a poco, un saludo
tarkus
Kaixo Tarkus. Eskerrik asko zure ikuspuntua azaltzeagatik. Zeurea bezelako kezka eta iradokizunak kontuan hartzen ditugu. Oraingoz ezinezko zaigu frakzio bat baino gehiago jasotzea egun berdinean, horretarako erabiltzen ditugun kamioiak ez dutelako aukera hori ematen. Dena dela ontzi arinen produkzioa oso altua dela ikusiko bagenu, aukeratako bat litzateke egunen berrantolaketa aztertzea. Milesker zure laguntzagatik!
En el cursillo de autocompostaje se nos comentó la intención del Ayuntamiento de preparar un espacio en el que la gente que genera demasiada hierba para su autoconsumo al compostar la pueda depositar allí y por el contrario, los que tenemos terrenos muy pequeños y necesitamos más hierba que la que producimos podamos recogerla cuando necesitemos.
¿se sigue trabajando en esta idea? ¿se ha avanzado algo al respecto?
Eskerrik asko
ane
Kaixo Ane! Zerbitzu hori ahal bezain azkar martxan jartzeko lanean ari gara. Espero dugu aste gutxiren buruan martxan jarri ahal izatea zebritzu hau autokonpostatze duen orok erabil dezan, bai eta inhausketa gehiegi duenentzako ere. Dena den, publiko egingo dugu martxan jarri bezain pronto. Milesker zure laguntzagatik.
Kaixo. Berriro ere nire galdera egin beharrean aurkitzen naiz zalantzak argitzea lortu ez nuen eta. Etxeberri etxe multzoan zeuden zaborrontziak non daude? Baliteke pasara leku ez izatea baina benetan diot oso erabiliak zirela. Bestalde zaborrontzien desagerpenaren arrazoia ezagutzea gustatuko litzaidake.
turista
Arrazoi duzu, Etxeberri auzoan eta beste hainbat kaleetan paperontzi batzuk kendu egin dira; ez guztiak. Piskanaka-piskanaka paperontziak murrizten ari gara aldaketa ez dadin egun batetik besterakoa izan eta herritarrak paperontzi gune berrietara ohitzen joan gaitezen. Jarraipen Batzordeak erabaki zuen zein paperontzi mantendu eta zein kendu, jende gehien biltzen duten guneak eta pasara leku garrantzitsuenetan paperontziak egon behar dutela bermatuz. Zehazki, Etxeberri auzoan paperontzi bat kendu egin dela ikusi baduzu, horrek esan nahi du edukiontzi berriak ez direla hor jarriko. Kendutakoa edukiontziak jartzeko toki aproposa dela uste baduzu, atez ateko bulegora deitzeko aholkatzen dizugu, zure proposamenaren berri emateko.
Ikusita eta irakurrita dago zuen erantzunek galdera berriak sortzen dizkidatela. Papera nola atera eta soka erosi beharrari buruzko nire aurreko galderari galderari erantzun diezue 'soka merkea, asko irauten duena eta birziklagarria' dela. Egiatan erosten duguna konsumitzeko da eta hondakinak ondoren sortzen dugu. Hondakinak ez ditugu erosten. Merkea izatea nire galdera baiezten duen erantzuna da: Zergatik erosi behar dut bota beharreko produktu bat? Sokarena plastikozko poltsena bezala da eta kontraesanean sartzen da teorian kontsumoa murriztu beharko lukeen sistemarekin. Kalkulatu duzue sistema honek sortzen duen gastu ekonomikoa?
Antonio
Zure iritzia gurekin partitzea eskertzen dizugu baina gure irizpidea argia da. Guk ez dugu inor soka erostera behartzen, aukera bat gehiago dela esaten dugu.
Kaixo, Hernanira maiz doan pertsona bat naiz eta atez-ateko sistema dela eta zaborrontzi ugari desagertu direla ikusi dut. Hernaniko komertzio batean erositako patata poltsa (esate baterako) bat amaitzen dudanean zer egin behar dut? Zentzugabekoa iruditzen zait nere etxera eraman behar izatea.
turista
Kaixo turista, zaborrontziak murrizten ari gara piskanaka piskanaka. Dena dela, oraindik ez dugu ia batere kendu, hortaz galdera ez dugu ulertzen. Hemendik gutxira kenduko dira kendu beharrekoak, 500 inguru zakarrontzi izatetik 120 puntutan hondakinak jasotzeko 4 ahoko ontziak jarriko ditugu. Puntu gutxiago baina ontzi gehiago. Orduan ere ez zenuke arazorik izan behar patata poltsa non bota edukitzeko, 120 puntu horiek herritarrek aukeratu dituzteko pasara leku izateagatik.
Zintzilikatzekoa behean daukat, justu lurraren gainean gelditzen da eta ia egunero norbaitek poltsa HANDI bat uzten dit aldamenean. Nire kolgadoretik aldentzen dut pixka bat, baina beste batzuetan uzten duenak ni baino beranduago egiten du eta hor uzten du. Ez dakit nor den, agian ez da ezta eraikin berekoa, auskalo; aurrekoan ikusi nuen "gaizki utzia" jarrita daukala poltsa horrek eta nire zintzilikatzekoaren aldamenean zegoela jaso gabe. Beldur naiz ez ote zareten niri jartzen X horiek, nonbaiten (interneten...) begiratu al dezaket zenbat X ditudan? Berez, ez dut bat ere. Zer gertatzen da jasotzen ez duzuen poltsa horrekin? Udan hor jarraitu behar al du eguzkitan bizilagun guztion kalterako?
Amaia
Kaixo Amaia, sentitzen dugu horrelako bizilagun bat tokatzea, bere hondakinak zure zintzilikatzekoaren alboan jartzen dituena. Horrelako jarrerak ez ditugu onartu behar, horregatik atez ateko bulegora deitzeko eskatu behar dizugu, inzidentzia hori non gertatzen ari den jakiteko. Eskerrik asko.
Zergatik ez dira zintzilikatzekoen inguruak garbitzen? Non daude kale garbitzaileak?
Jone
Guk dakigula kale garbitzaileek zintzilikatzekoen inguruak garbitu behar dituzte eta dakigula bere lana ondo egiten ari dira. Deituiguzu atez ateko bulegora inzidentzia hori non ari den gertatzen jakin dezagun. Eskerrik asko Jone.
Nik beti birziklatu det hainbeste txorakeri gabe. Oso haserre nago, zerrikeri bat iruditzen zaidalako kubo marroien kasuan. Kuboa jetsi, hurrengo egunean bila joan eta organikoko arrasto pila gelditzen da kuboetan. Ez al dezue pentsatu, espatula edo zerbait erabiltzea kuboak ondo garbitzeko? Badakit lana mantxotu egiten duela, baino etxea berriz organikoko arrastoak igotzea ez da oso atsegina. Gainera arazo honengatik ezin dugu kuboa garbitu, askori entzun bait diot arazo berdina. Azkenean moskeatu eta ondoko herrietara eraman beharko dugu zoritxarrez. Ba al duzue arazo hori konpontzeko asmoa?
JONE
Eskerrik asko Jone zure kezka gurekin partitzeagatik. Hasteko esan sentitzen dugula ontzian organiko arrastoak geratzea. Berez ez lukete bertan geratu behar. Kuboaren azpian paper xurgatzailea jartzea gomendatzen dizugu, horrela biltzaileak bolketea egiten duenean guztia batera erortzen delako. Bestalde, teknikariekin komentatuko dugu espatula erabiltzearen ideia. Piskanaka guztion artean sistema hobetuko dugula espero dugu.
Pipak nun dijoazte? rechazo edo organiko?¿skerrik!
Nerea
Azken galdera erantzun batean sakonduaz, papera/kartoiari dagokiona hain zuzen, eman duzuen erantzunak harritu egin nau. Diozuenez ezin dira plastikozko poltsak erabili, baina orduan zer? Soka erosi (osagai plastikorik ez duena, suposatzen dut) eta pakete bat egin? Paperezko poltsak ematen dituzten tokietan bakarrik egin erosketak? Sokari dagokionez, kontraesana iruditzen zait botatzeko zerbait erosi beha dugula esatea. Ez da bakarrik hondakinak gehitu egiten direla, gastua ere gehitu egiten da.
Antonio
Soka merke saltzen da, asko irauten du eta birziklatu egiten da. Bestalde, soka eta paperezko poltsez gain, hainbat jendek kartoi kaxak ere erabiltzen ditu. Aukera horietatik norberak erabaki behar du zein den gehien egokitzen zaiona.
Nola funtzionatuko du hondakinen bilketak San Juan jaietan?
bea
Galdera ona, Bea. San Juan jaietan festa eremuan bilketaren ordutegia eguardira pasako da. Hala jakinarazi zaie dagoeneko bertako bizilagun eta komertzioei. Eremu horretako komertzioei errefusaren bi bilketa extra ere egingo dira. Ondo pasa Sanjoanak!
Aurreko erantzun batean papera ateratzeko poltsa berrerabilgarriak erabiltzeko aukera baloratzen zen. Irtenbide egokia iruditzen zait, bilketa mantxotu badezake ere. Izan ere, ez al du bilketa mantxotzen euria egiten duenean kalean sortzen den pasta-antzeko horrek? Zenbat paperezko poltsa erortzen dira lurrera urak ematen dien pisuaren ondorioz? Edo plastikozko poltsetan ateratzen ditugunean eta biltzaileek jaso egiten dituztenean? Hau komentatzen dizuet gaur gauean pasa zaidalako eta ez delako lehenengo aldia.
Animo eta ea guztion artean argia piztea lortzen dugun. Eskerrik asko.
javi
Eskerrik asko komentarioagatik Javi.
Oraingoz papera ezin da poltsa berrerabilgarritan atera. Aukera hori aztertu ondoren baztertu egin da, bilketa mantxotu egiten duelako, baita euria egiten duen egunetan ere.
Diozu biltzaileek plastikozko poltsa berrerabilgarrietan ateratako papera bildu izan dizutela. Jakizu berez ez luketela hori egin behar. Plastikozko poltsetan ateratako papera ez dutela jaso behar gogoratuko diegu biltzaileei.
Ez dakit non jarri hurrengo hau:
1.- Zapatillas deportivas. Puskatuak daude eta arropa birziklatzeko ontzietan.. beste norbait aprobetzatzeko ez daude eta.
2.- Dutxako kortin bat.
3.- Arropa zaharra eta puskatua.
Mila esker
elena
Zapatilla eta arropa puskatuak arroparen edukiontzira. Berdin dio oso puskatuta egotea, era askotara aprobetxatzen dituztelako.
Dutxako kortina errefusera.
Eskerrik asko zuri, Elena.
Fregonan burua nora bota behar da?
Joxe
Kristalezko baso hautsiak nora bota behar dira?
Ander
Hernaniko Garbigunea non dago zehazki? Prest al dago jada gauzak hara eramateko? Hala ez bada, noizko izango da prest?
A.N.
Hernaniko Garbigunea oraindik ez dago prest eta, norabide horretan lanean ari bagara ere, oraindik ez dakigu noizko egongo den prest. Bitartean GARBERAko garbigunera eraman behar dira atez ateko jasoketatik kanpo geratzen diren hondakin motak.
Nora botako dut karton pluma? Azala paperezkoa da baina barrukoa ez. Eta enbalajeen porexpana? Eskerrik asko.
Amaia
Karton pluma kantitate txikitan errefusera eta handitan Garbigunera. Porexpana berdin, kopuru txikitan errefusera eta handitan Garbigunera. Komertzioa izan eta kopuru handiak ekoizten badituzu, agian komeni zaizu gestore propioa izatea.
Post-it erako paperak reziklatzen dira paper bezala? Edo nora bota behar dira? Gutunazalak izaten dute tira autoadhesibo non botatzen dira?
Ixiar
Hori dena paper/kartoia da. Asteartetan atera behar duzu.
Hondakinen zerga ez ordaintzeagatik posible da ontzi marroia konfiskatzea?
inaki
Parrandazaleren baten erruagatik ontzi marroia desagertu edo lapurtu egiten badute, non eta nola lor dezaket beste bat?
inaki
Kaixo. Aurreko galdera batean irakurri nuen: Zer egin behar dut egurrezko ontzi arinekin, marrubienak etab? Eta erantzuna zen: 'bakarra edo bi badira errefusera. Asko badira Garbigunera." Arazoa zein izan den jakin nahiko nuke, datorren larunbatean berriz ere atera dezakedan jakiteko....
Mila Esker.
Javier
Kaixo Javier, zuk diozun bezala bada gure errua izan da. Biltzaileekin hitz egingo dugu zer gertatu den argitu eta berriz gerta ez dadin bermatzeko
Pare bat egun daramatza nire aitak goizeko 6ak aldera zaborren kamioia Karmelo Labakako edukiontzi soterratutatik zaborra ateratzen ikusten. Ateratzen dituzten poltsa guztiak kolore berekoak direla dio. Zertarako erabiltzen dira orain edukiontzi soterratuak? Zer jasotzen du kamioiak bertatik?
Amaia
Hernaniko Udalak FCCri soterratu bat edo beste erabiltzen uzten dio kale garbiketako zaborra pilatu dezaten. Horregatik dira poltsa guztiak kolore berekoak.
Zein da 'errefusa' frakzioaren funtzioa egutegian?
inaki
Etxebizitzek errefusa larunbatetan atera behar dute. Errefusa osatzen dute birziklatu (berrerabili edo konpostatu) ezin daitezkeen gaiak, hala nola, plater puskatuak, tabako hondarrak, aspiradorako hautsa, ....
Astelehenean organikoaren ontzia jasotzerakoan ohartu ginen ez zegoela erabat hutsa eta oraindik arrastoak geratzen zirela... horrek sortzen zuen usainarekin. Zer egin behar dugu horrekin? Biltzaileek ahalegin handiagoa egin beharko lukete kuboak garbi uzten. Eskerrik asko.
zugo
Sentitzen dugu. Horrelako kasuetan egin daitekeen gauza bakarra atez ateko bulegora deitzea da bilketan gertatzen diren akatsen berri emanaz. Horrela akats horiek zuzentzen jarrai genezake.
Gaur jaso dut ontzi arinen rafiazko poltsa eta garbitu zitekeen ez zenekitela esan zenidatenez, froga egitea erabaki dut. Programa laburrean garbitu dut eta aguantatu du. Beraz, garbigailuan garbitu daiteke. Hori bai, badaezpada bakarrik garbitu dut. Hau da gerbitu nahi dutenentzat. Eskerrik asko
paula
Eskerrik asko zuri, saiakuntza egiteagatik.
Zintzilikatzeko batzuren kokalekua gatazka iturri gertatzen ari da, egunak pasa ahala zaborren foko bihurtu direlako (poltsak, objektuak...). Gainera puntu batzuk jasotzea pasa egiten zaie askotan. Zintzilikatzekoak leku egokiago eta ikusgarriagoetan jartzea pentsatzen ari zarete? Hala bada, noizko kokaleku berriak?
Antonio
Arazoa identifikatuta dugu eta konpontzeko lanean ari gara. Oraindik ez dugu erabaki irtenbidea zintzilikatzekoen lekua aldatzea den eta ez dakigu zenbat denbora emango digun irtenbidea aurkitzeak, baina ahal bezain azkarren izateko ari gara lanean.
Atzo ez nuen organikoen ontzia jeitsi. Goizean etxetik atera naizenean ikusi dut norbaitek eseki dituela poltsa batzuk niri dagokidan tokian. Zer egin behar da kasu horietan? Suposatzen da bakoitzak bere tokian utzi beharko zituela jeitsitakoak, ezta?
A.N.
Bai, zure zintzilikatzekoan ez luke beste inork ezer eskegi behar, bestela gaizki egindakoen intzidentzien berri emateko zuri deituko dizute atez ateko bulegotik.
Pasa de ostiralean biltzaileek ontziak alderantziz jarri zituzten. Modu egokia iruditzen zait ontziak jaso direla jakiteko, baita beraientzat ere, horrela ez dira despistatzen. Zergatik ez dugu mantentzen?
Bestalde, ez dugula behar bezala bereizi dion pegatina jartzeaz gain, egokia litzateke azaltzea zergatik ez duten jaso. Izan ere, pertsona bate birziklatu nahi badu eta ez badaki zer egin duen gaizki berriz ere gaizki egiten jarraituko du.
Txuli
Kontuan hartzeko bi ekarpen interesgarri iruditzen zaizkigu. Jakinaraziko ditugu eta informatuta mantenduko zaituztegu.
Bizilagun batzuk nahita egiten ari dira atez atekoa gaizki egiten, eta horrek egunetan jaso ez diren zabor-poltsak egotea dakar, guztioi eragiten digun kaltearekin. Haien partetik arduragabekeria izugarria iruditzen zait eta Udalak esku hartu beharko luke. Beharbada goizegi da isunak jartzeko, baina ez da goizegi nor diren jakiten saiatzeko. Noizko pentsatzen duzue hori egitea, egiteko asmorik baduzue?
Txuli
Udaltzaingoa jakinaren gainean dago eta badakite inork ezin duela zabor poltsarik kalean utzi. Dena dela, zaila da nahita gaizki egin nahi dutenak zaborrak kalean gaizki uzten ari diren bitartean harrapatzea.
Zer gertatzen da martxan ez dauden lokal komertzialekin? Zaborraren zerga ordaindu arren, zaborrarentzat kuborik eta zintzilikatzeko tokirik ez daukate. Zaborra etxera eramateko esan digute. Eta etxea eta lokala gertu ez badaude zer egin behar dugu kalean gora zaborrarekin ibili? zergatik zerga ordaindu arren, ez dugu kuborik? Arazo hori konpontzeko intentziorik ba al duzue?
Saltzaile ohia
Arazo hori konponduta daukagu. Lokal batek ez du hondakinik sortzen aktibitaterik ez badu. Noizen behin lokalaren garbiketa egitean sortzen den errefusa atera beharko da, gehienez. Horretarako, larrialdi guneak erabiltzeko eskubidea duzue. Lokal komertzialek ezin dituzte larrialdi guneak erabili baina aktibitaterik gabeko lokalekin salbuespena egin da hain zuzen ez duzuelako zintzilikatzekorik.
Gure etxeetan jaso dugun kodearekin batera datorren barra kodeei buruz galdetzera nator berriz ere. Zuen erantzunean diozue 'ontzi bakoitza bereizteko balio duela'. Honi buruz esan nahi dizuet errejistroan datorren zenbakia ontziari dagokion zintzilikatzekoan agertzen den kode bera dela. Esan nahi dut, ontziak bata bestearengandik desberdinduta daudela. Barra kode hori, ontzia dagokion etxearen datuei lotuta al dago? Galderaren zioa sinplea da, kode irakurtzaile (eramangarri) arrunt batekin erraz kontrolatu eta identifikatu daitezke intzidentziak.
Antonio
Barka, Antonio, beharbada gaizki ulertu gara. Zenbaki txikitxoak zure bi ontziak bereizteko balio du, familia bakoitzak bi ontzi dituelako eta komeni izaten delako bien artean bereiztea. Egiten duzun bigarren galderari erantzunez, barra kodea erabiltzen da kodea zein etxeri dagokion berehala jakiteko. Kodearen funtzio bera betetzen du baina prozesua automatizatzea ahalbidetzen du.
Ontzientzako rafiazko poltsa horia garbigailura sartu daiteke? Nik trapua pasatzen diot baina garbitu ahal izatea askoz hobeto litzateke. Eskerrik asko eta jarraitu horrela bide onetik goaz-eta.
paula
Ezin dizugu esan, guk ez dugu frogarik egin.
Niri oso korapilatsua iruditzen zait papera/kartoia asteartetan ateratzea, beti daudelako paper zati txikiak, zintzilikatu ondoren erortzear geratzen direnak. Norbaitek proposatu du paperezko poltsa berrerabilgarriak erabiltzeko aukera, ideia ona iruditzen zaidana, baina baita ere zera galdetu nahi nuke: zergatik ez dugu edukiontzi urdina errekuperatzen? Horrela papera/kartoia birziklatzeko sortzen diren arazo logikoak ekidingo genituzke eta gainera papera/kartoia egun bakarrean jasotzean gutxiegi iruditzen zait.
Eskerrik asko.
maika
Eskerrik asko zuri Maika, galdera egiteagatik.
Paperezko zati txikiak biltzeko modu asko daude, esaterako ikusi dugu paper zati handiagoetan biltzen dituztenak.
Paperarekin poltsa berrerabilgarriak erabiltzearen aukera aztertzen ari gara. Oraingoz ezin dira erabili, horrek bilketaren denbora atzeratzea ekartzen duelako.
Azkenik, atez ateko hondakin bilketa era askotara egin daiteke baina guk Hernanirako aukeratu dugunak frakzio guztiak -beira ezik- atez ate biltzea eskatzen du. Emaitza hobeak ematen dituelako aukeratu dugu sistema hori, edukiontziek beti ere emaitza kaskarragoak ematen dituztelako.
Organikoaren ontziek identifikatzeko kodeaz gain, beste kode bat dute, kasu honetan barrazkoa. Zertarako da?
Antonio
Familiako bi ontzi banatu genituen eta bigarren kode hori da, hain zuzen, bi ontzien artean bereizteko.
Kaixo. Paperezko poltsa ateratzen badut papera jasotzea tokatzen denean, poltsa bueltatuko didate?
Eskerrik asko eta animo!!!
NI
Ez, paperezko poltsak bildu egiten dituzte.
Kaixo mesedez, zein egunetan atera behar ditut organikoa, errefusa, papera eta ontzi arinak? Iritsi zitzaigun informazioa baina berandu eta ez zitzaigun iritsi zein egunetan zer atera. Eskerrik asko eta agur bat!
carolina
Kaixo Karolina,
Organikoa: igandea, asteazkena eta ostirala.
Ontzi arinak: astelehena eta osteguna.
Papera/kartoia: asteartea.
Errefusa: larunbata.
Pixoihalak eta konpresak egunero.
Nahi baduzu bulegotik pasa zintezke egutegia eta ordutegiaren imanaren bila.
Bart gauean ez didate ontzia jaso eta goizean beteta aurkitu dut. Asteazkenean aterako dut berriz ere. Panelaren atzean daude lau zintzilikatzekoak, aurreko batean jaso zituzten. Hemen idazten dizuet ez dagoelako telefonoz zuekin hitz egiteko modurik. Kritika eraikitzailea da, ulertzen dudalako hasiera dela. Hau Oblatosen pasa da. Eskerrik asko!
paula
Eskerrik asko zuri Paula. Horrelako kasuen aurrean, prozedura arrunta bulegora deitzea da. Hiru pertsona daude bulegoan inzidentziak jasotzeko. Bulegoan jende asko dagoenean hezitzaileek ez dute telefonoa erantzuten. Horrelakoetan bulegora etortzea gomendatzen dugu. Baina horrelakorik berriro gertatu ez dadin, oso garrantzitsua da atez ateko bulegoak inzidentziaren berri izatea.
Iradokizun bat: ezin al da jakin, web bidez edota bestelako teknologia berrien ildotik, egunez egun Hernaniarrok birziklatzera botatzen dugun zaborraren berri? Nik uste dut indize eta estatistikek kontziantzia hartzen lagunduko liguketela, eta aurka daudenei ere ekimenaren balioa erakusteko tresna izango litzatekela. Eskerrik asko.
Beltza
Iradokizun bikaina iruditzen zaigu. Bideragarritasuna aztertuko dugu eta ea egiten dugun.
Posteen behekaldeko zintzilikatzeko bat tokatu zait. Aurreko egunean txakur batek txiza egin zion.... Ezin dira hautsa batzuk bota txiza egin ez dezaten?
Andoni
Mementoz Hernaniko Udalak ez ditu hautsok botako, printzipioz norberak bere zintzilikatzekoa zaindu dezakeelako. Arazoa eta eskakizuna orokorra dela ikusiko bagenu ordea, agian neurriren bat hartu beharko da. Bitartean, hautsok bota ditzakezu zuk zeuk zeure postean.
Nola garbitu behar dut organikoaren ontzia? Ura horretan gastatzea ura xahutzea iruditzen zait... zer aholkatzen duzue?
Andoni
Urarekin garbitzea aholkatzen dugu. Egoki eginda ez da zertan ura xahutu.
Kaixo gaur 14 da eta oraindik gune batzuetara ez dira kodeak iritsi. Noizko uste duzue iritsiko direla pegatina guztiak?
unai
Banatzaileek astelehenerako amaituko dutela agindu digute, maiatzak 17.
2garren eguna organikoa jasotzen, eta 2garren eguna Orkolaga kalean jaso ez dutena. Lagun batek esan zidanez bere kaletik 8t'erdiretan pasa ziren zabor organikoa jasotzera. Nik ezin dut 7t'erdiak baino beranduago jaso kuboa. Ez al dute lehenago pasa behar? Zer egin behar dut, hor utzi kuboa eta arratsaldean jaso?Ez zait iruditzen aproposena.
Ion
Bai, gaur 8:00tan pasa dira Orkolagatik. Ez da ohikoa izango, gero eta denbora gutxiago beharko dutelako. Bitartean eskertuko genizuke ontzia kalean uztea bilketa egin arte eta etxera arratsaldean sartzea. Eskerrik asko!
Zabor organikoak jaso diren 2garren egun honetan, zuek esanda bezala, 8:00 tan pasa omen dira Orkolagatik. Baina kubo guztiak ez dituzke hustu, nirea eta bizilagun pare batzuena gutxienez ez. Iada, usteltzen ari diren ondakin organikoz betea dagoen kubo bat daukat etxean aurreko larunbatetik. Zergatik izan daiteke hau?
Ion
Barkatu Ion, ez dakigu zergatik ez dizuten jaso. Organikoa ez den zerbait daukazu ontzian? Ez zaigu beste arrazoirik okurritzen.
Sorpresa hartu dut jendeak zabor poltsak, organikoz eta beteta, eurenak ez diren poste ondoan jartzen ikusi ditudanean. Nola jokatu behar dut norbait harrapatzen badut horrelako zerbait egiten nire zintzilikatzekoan? Eta beste norbaiten zintzilikatzekoan bada?
Beste galdera bat, egun batean organiko asko sortu eta ez bada ontzian kabitzen... atera ditzaket bi ontziak, bat zintzilikatzekoan eta bestea lurrean? Eskerrik asko
Darko
Horrelako kasuetan modu zibikoan jokatzea aholkatzen dugu. Txakur bat kalean kaka egiten harrapatzen dugunean jabeagi kargu hartzen diogunean bezala.
Bigarren galderari erantzunez, bai, bi ontziak atera ditzakezu.
Eskerrik asko zuri!
Victor Hugo kalean, organikoaren bigarren eguna, ontzi batzuk jaso dituzte eta beste batzuk ez. Zehazki nire ontzi atzo gaueko 22:00tatik dago.
javi
Eskerrik asko abisuagataik. Brigadari deituko diogu jaso dezaten.
Jakin nahiko nuke zergatik ez didaten gaur gauean organikoa jaso. Ez naiz bakarra izan, ontzi batzuk jasota zeuden eta beste batzuk ez. Orain zer egin behar dugu?
gemma
Gaur izan da bilketaren laugarren eguna eta normala da lehenengo astean horrelako 'despisteak' gertatzea. Bulegoan inzidentzia jakinarazi eta konponbidean jarriko dugu, gehiago gertatu ez dadin. Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.
Galdera bat daukat. Zergatik banatu behar ditugu papera eta kartoia?
eva
Ez dira 'banatu' behar. Kartoia ontzira ez sartzeko aholkatzen dugu, ontzi barruan bolumen handia hartzen duelako, ez beste ezergatik.
Kaixo, zalantza bat daukat. Zer egin behar dut marrubi, naranja eta halakoentzako egurrezko kaxarekin?
Eskerrik asko
ane
Kaixo Ane, bat edo beste bada, errefusa. Asko badira Garbigunera.
Janaria zuzenean ontzian uztea zikina iruditzen zait, eta garbitu arren beti geratzen da bakteriaren bat, ez da ijienikoa. Poltsa bat itsastea pentsatu dut, zinta batekin lotuta. Egunero aldatuko nuke. Egin dezaket? Irtenbide garbia eta erraza iruditzen zait.
Cibeles
Guk ez dugu horrelakorik egitea aholkatzen. Kuboa garbitzea aholkatzen dugu. Plastikozko poltsa horrek bilketa zailtzen du, ontzia hustutzean zinta askatu eta plastikoa kamioia erortzeko arriskua dagoelako.
Plastikozko poltsak zenbaitetan organiko arrastoak dituzte, esaterako atzo marrubiz zikindutako poltsa bat izan nuen. Ontzi arinetara bota aurretik garbitu egin beharko genuke?
Ainhoa
Oso zikina badago errefusera bota. Gutxi badu, garbitu dezakezu eta ontzi arinekin atera. Oso gutxi badu, zuzenean ontzi arinekin atera.
Antziola auzoan obrak egiten ari direnez ez dira zintzilikatzekorik jarri. Baina edukiontziak erretiratu dira. Non uzten ditugu hondakinak?
M
Antziola auzoan, obrak iraun bitartean, behin-behineko zintzilikatzekoak jarri dira. Portal bakoitzari dagokion kokalekua portal bakoitzean itsasi dugun mezu batean iragarri dugu.
Lehenengo eguna eta inor ez da pasa Orkolaga kaletik organikoak jasotzera. 7:30-retan jaso behar izan det kuboa lanera banindoalako. Zer egin behar nuen? hor utzi egun osoan?
Ion
Ondo egin duzu kuboa jasota. Arazo horren berri izan dugu eta konponbidean jarri da. Berriz gertatu ez dadin neurriak hartu ditugu. Barkatu eragozpenak.
Hemen zalantza batzuk: Nora bota behar dut arropa zaharra, tela zatiak, zapatak...?
Juankar
Arroparen kontenedorea. Udaletxe atzean dago bat.
Zalantza gehiago. Fregonak non bota behar ditugu? Bi material desberdinekin eginda daudelako diot. Eta desmakilatzeko kotoia?
Juankar
Fregonak eta desmakilatzeko kotoia, errefusera.
Sistema honekin ez al gatzaizkio balizko lapurrei esaten eraikin batean ez dagoela inor -adibidez udaran-? ez gara ari gure irtenaldien aldirokotasuna erakusten?
L.H.
Kodeak zenbakiak dira, ez dute identifikaziorik. Inork ezin du jakin zein etxeri dagokion zintzilikatzeko jakin bat.
Aurreko galderari erantzunez, esan behar dizuet Elkano kalean agertu zirela barreiatuta eta nahastuta edukiontzien edukiak. Nire paper batzuk hartu nituen txikitzera eramateko. Badakit birringailua dagoela Biterin baina zein da bere ordutegia?
Antonio
Birringailua astelehenetik ostiralera (9:00tatik 22:00etara) eta larunbat goizetan (9:00tatik 13:00tara) erabili ahal izango da.
Duela hiru urtetatik nire birziklatze sisteman plastikozko poltsak 'historiara' pasa ziren. Orain dilema baten aurrean aurkitzen naiz, plastikoak eta abar banatuta atera behar ditut zintzilikatzekoetan, aurretik edukiontzi berezi batean eramaten nituen baina orain ezin dut. Zein irtenbide ematen didazue?
Antonio
Bulegoan poltsa berrerabilgarriak salgai ditugu, rafiakoak, horiak, zintzilikatzekoen tamainari ondo egokitzen zaizkienak. Bi euro balio dute.
Pentsatu duzue kontu honekin alkatetza jarri duzuela jokoan?
maite
Hori politikariek erantzun beharko dizute. Bulegoan galdera teknikoei erantzuten diegu. Barkatu :(
Astelehena hilak 10 eta oraindik ez dakit ontzia non jarri behar dudan... noiz iritsiko dira Bestizan-Florida-Etxeberriko kodeak?
Luisma
Arrazoi duzu Luisma, hemen beharko lukete. Baina arazo bat izan dugu eta gaur bertan hasiko gara banaketa egiten. Ostiralerako etxean behar zenituzke kodeak.
Akuri bat daukat eta egunero bere kaxa garbitu behar dugu; frutak, barazkiak... organikora bota eta gero, geratzen dena zera da: bere pentsua eta egunkariak eta lastoa, azken hauek kaka eta pixaz beteak. Dena errefusara doa? Egunero egunkari oso bat zikintzen du, hortaz, pixohialak bezala egunero atera dezaket? edo behin astean izugarrizko tamaina duen zaku bat utzi behar dut zintzilik eta beheko bizilagunaren zintzilikatzeko espazio inbaditzen?
Amaia
Bai, errefusa da eta egunero atera dezakezu.
Aurreko egunetan ondo sailkatutako hondakinak, edukiontzitatik atera dira eta igande goizean dena errefusa balitz bezala jaso da. Azalpenik badago horretarako?
Antonio
Ez dugu uste inork edukiontzietatik hondakinak atera dituenik.
Poste metalikoen arteko distantzia ezartzen duen araurik badago?
Antonio
Ez, hori ez dago araututa.
Papaten zakua nora doa?
eli
Zergatik erretiratu dira edukiontziak maiatzaren 8an, atez atekoa maiatzaren 9an hasten bada?
Noiz jasoko dira herrian zehar dauden zakarrak?
BELINDA
Edukiontziak maiatzaren 8an erretiratzeko arrazoia teknikoa da, Udaleko brigadak bi egun behar ditu edukiontzi guztiak erretiratzeko.
Zakarrei dagokienez, egunero erretiratzen dira.
Kaixo, Bestizan kalean bizi naiz eta ontzietan jartzeko pegatinak noiz iritsiko diren jakin nahiko nuke. Dagoeneko hilaren 7a da eta oraindik ez dira iritsi.
Unai
Datorren astelehenetik aurrera hasiko dira etxeetara iristen, maiatzak 10.
Jakin nahi dut ea zuena ez den poltsa berrerabilgarri bat erabili dezakedan. Merkatuan badaude poltsa erabilgarriak zuenak baino ekonomikoagoak.
pili
Printzipioz bai. Baina ondo markatu behar duzu, biltzaileak berriz ere zintzilikatzekoan jarri dezan. Biltzaileak poltsa arrunta dela pentsatu eta kamioira botatzeko arriskua dago.
Arkatzak zorroztean sortutakoa nora bota behar da?
Jon
Kaixo, oso erosoa irudituko litzaidake poltsa berrerabilgarriak erabiltzea papera eta kartoia ateratzeko. Ez da erraza paperezko poltsak lortzea eta soka batekin lotzea zaila izan liteke, batez ere tamaina ezberdineko paperak lotu behar direnean. Posible litzateke papera ateratzeko ere poltsa berrerabilgarriak erabili ahal izatea? Eskerrik asko.
ane
Eskerrik asko zuri Ane, galdera egiteagatik. Une honetan ez dugu aukera hori emango. Paperaren bilketa da denbora gehien eramaten duena eta poltsa berrerabilgarriek bilketa areago mantsotzen dutenez, paperarentzat poltsa berrerabilgarriak erabiltzeko aukera tentuz aztertu beharko litzateke. Bilketaren denborak neurtzen ditugunean eta haiek doitzeko aukera ikusten badugu, posible da etorkizunean aukera hori ematea. Baina oraingoz ez.
Zer egin behar dut ez badu hondakin organikoentzako ontzirik lortu? Nire kasuan, urteak daramatzat ontzi sailkatuak erabiltzen, gaikako bilketa egiten den herrialde askotan homologatuta daudenak. Baina ez ontziok ez zaizkit zintzilikatzekoetan sartzen.
Antonio
Atez ateko bulegotik (Kardaberaz 25) pasa behar duzu zure bi kubo marroiak jasotzera.
Atez ate jasotako organikoa konpostatze plantara bidaliko denez, niri dagokidan konpost zatia jaso dezaket?
ISABEL
Udalak Lapatxeko konpostatze plantara eramango du organikoa. Lapatxeko plantak ateratako konposta Udalari itzultzen badio, Udalak era berean herritarren esku lagako du.
Zer egin behar da kafearen kapsularekin?
Bea
Ontzi arinak garbitu egin behar dira? Yogourtak, latak...
BEA
Edukia kontsumitu bada, garbitzea ez da beharrezkoa. Oso zikina badago ordea uretatik pasatzea aholkatzen da. Hori egitea ona da batez ere janari arrastoek birziklatze plantaren begi optikoa tapatu dezaketelako eta hori gertatzen den bakoitzean makina geratu egin behar izaten da.
Kaixo,
Ezin ditut hondakinak esandako orduan atera. Esan didate Akarregin larrialdi gune bat egingo duzuela. Zer egin behar dut, hondakinak kuboan eraman? Norbait egongo da gune horretan? Tasa bera ordaindu behar dut?
ibon
Tasa bera ordaindu behar dugu atez ateko gunean bizi zarelako. Ordutegira moldatu ezin baduzu, arrazoiak emanaz idatzi bat aurkeztu behar duzu Udalean eta, onartuz gero, larrialdi gunea erabiltzeko baimena emango zaizu. Larrialdi guneak itxita egongo dira eta gaikako edukiontzi guztiak daude bertan. Hortaz, hondakinak gaika berezita utzi beharko dituzu. Bertaraino nola eraman, zuri ondoen dagokizun eran.
Ordutegia bete ezingo dudalako, larrialdi guneetara zaborra eramateagatik zabor tasaz gain gehiago ordaindu beharko det?
Jone
Gutunazal askok helbidea ikus dadin plastiko trasparente bat izaten dute. Saiatu izan naiz plastiko hori eta papera bereizten baina ezinezkoa da: paper zati bat plastikoari itsatsita gelditzen da, ezin da bereizi. Hau nora bota beharko genuke, ontzi arinetara? Errefusera?
Jone
Kaixo, nik ezin dut kuboa jaso egun hauetan, hemendik astebetera joan ezkero izango al dituzue?
jon
Nola identifikatuko dira kuboak? Noizko jakingo dugu zein den bakoitzari dagokion zintzilikatzekoa? Azkenik, jakin nahiko nuke, zer gertatuko den Lizarraga kaleko zintzilikatzekoekin, egun toki horretan obrak egiten ari baitira. Agur bat
Darko
Kuboak identifikatzeko kodigo bat jarriko zaie. Apirilaren azken astean buzoneatuko dugu kodigo hori etxe guztietara (pegatinak dira) eta norberak bere kuboari jarri beharko dio, aurreko aldean, logoaren azpian. Aste horretan bertan, atez ateko bulegoko kideek kaleko zintzilikatzekoetan kodigoak jarriko dituzte, eta orduan jakingo dugu zein den bakoitzari tokatzen zaigun zintzilikatzekoa.
Bestalde, Lizarraga kaleko obrei dagokienez, arazoaz jakitun gara. Pentsatzen dugu maiatzaren 9a baino lehen bukatuko dutela eta zintzilikatzekoak jartzeko denbora emango digula. Horrela ez balitz, behin-behineko tokiren bat aurkituko genuke obrak amaitu bitartean zintzilikatzekoak ipintzeko.
Kaixo
Plastikoa eta papera ateratzeko pote marroia erabili daiteke?
Mikel
Kuboen bila etxebizitzako titularrak joan behar du edo beste norbaiti delegatu diezaioke?
Miryam
Beste norbaitek har ditzake.
[Bulegoak itzulita] Lehenik eta behin atez atekoari nire babes osoa eman nahi diot, orain artean ditugun aukeren artean hoberena delako. Baina guztion artean hobetu dezagun, kritika eraikitzaileak egin behar ditugu. Nire kritika zintzilikatzekoen arriskuaren ingurukoa da. Uste dut txapa mozteko laserra erabili dela eta, ez dakit norbaitek hatzak pasa dituen barnekaldetik, baina ebaki bat egiteko arriskua handia da. Ea guztion artean atez atekoa hobetzea lortzen dugun. Modu eraikitzailean kritika egitera animatzen dut jendea. Agur bat
Joxe Pavon
Kaixo Joxe, eskerrik asko zure kritikarengatik. Orain arte Usurbilen ez da arazorik gertatu txapa horrekin, ez du inork ebakirik egin. Baina aurrerago zintzilikarioak arriskutsuak direla ikusten bada, ikusiko genuke nola konpondu. Adi jarraituko dugu.
Plastikozko zeloa eta pegatinak nora bota behar dira? Eta aluminiozko papera?
Rdz
Plastikozko zeloa eta pegatinak, errefusera.
Aluminiozko papera, ontzi arinetara, garbia badago. Oso zikina balego, errefusera.
Pegatinak ontzi arinetara bota behar dira, edota papera dira? Edo pegata bera paperera eta atzekoa ontzi arinetara?
Patxi
Pegata, errefusera. Atzekoa paperera.
Preserbatiboa errafusera bota behar da, baino bere bilgarria, ontzi-arinetara?
Patxi
Ontzi-arinak ezin dira kubo marroian atera? Horrera plastikozko poltsa gutxiago erabiliko genituzke. Papera ere ezin da kubo marroian atera?
Patxi
Ez, ezin da. Gu ere kezkatzen gaitu arazo horrek. Horregatik Udaleko Ingurumen Saila ari da plastikozko poltsa horiek ekiditeko aukerak pentsatzen eta irtenbide egokia aurkitzen dugunean jakinaraziko dugu.
Konposta egiten duten familiek organikoa ateratzerik izango dute?
ni.
Zein neurri hartuko da nire pote marroia behin eta berriz desagertzen hasten bada?
Darko
Oraingoz Udalak ez du aurrikusten pote marroien 'desagerpen jarraia'. Horrelako zerbait gertatuko balitz Udalak hartu beharreko neurriak hartuko lituzke.
Aurreko batean galdera bat egin nuen intimitaterako eskubidearen bermearen inguruan, uste dut galdera ez zela ongi ulertu edo ez zela erantzun nahi izan, nire galdera ez zen udalak inoren bizitza arakatzeko asmorik ote zuen, intimitaterako dudan eskubidea nola zaindu eta bermatuko duen baizik. Bestalde pozten nau udalak nire bizitza arakatu nahi ez izatea, baina nire zaborra denen bistan utzita "asmo gaiztoagoa" duen norbaitek ez egitea nahi nuke. Hor doa galdera berriro ere, NOLA bermatuko da intimitaterako eskubidea?
u.
Zure intimitatea bermatua dago, gure iritziz. Dena dela, zure galdera bada ea Udalak norbait zigortzea aurrikusten duen zer bazkaldu duzun edo zein egunkari irakurri duzun jakiteko zure zintzilikarioan zintzilik dagoena ireki duelako, erantzuna da ezetz, Udalak ez du aurrikusten zintzilik dagoena ireki eta barrukoa begiratzen dutenentzako zigorrik. Behar izanez gero jarri ahal dira.
Barruan jaboia geratzen zaien eta tapa kendu ezin zaien ontziak plastikozko ontzi arinetara bota daitezke?
ni.
Etxebizitza bakoitzeko zaborrak identifikatuko badira, Nola bermatuko da intimitaterako dugun eskubidea (zer egunkari irakurtzen dudan, esate baterako, edo hilekoarekin nagoela adibidez)?
U.
Udalaren asmoa ez da inoren bizitza arakatzea, hondakinak ondo sailkatuta daudela bermatzea baizik.
Irakurri dut ontziak 10 litrotakoak izango direla baina, zein neurritakoak?
JL
Non jarriko duzue konpostatze planta? Metanoa botako du? Usain txarrak botako ditu? Zinkuñagarekin badugu nahikoa usain txar.
ni
Hernanin jasotako gai organikoa Lapatxera bidaliko da, Foru Aldundiak kudeatzen duen konpostatze plantara.
Beti esan izan da konposta egiteko ezin dela sukaldatutako gairik bota, olio eta grasek ez diotelako janari gordinari desegiten uzten. Gauza bera hezur eta haragiarekin. Sukaldatutako gaiak erabiliz sortzen den konposta kalitate eskasekoa izateko arriskurik ez dago?
Jose pavon
Konpostatzeko mila era eta metodo daude; Geure lorategietako belarrarekin bakarrik, horbelarekin soilik, edo kafe poso hutsez egin daiteke konposta. Deskonposatzeko garaian, arazorik egon ez dadin material mota guztiekin, lehor eta hezearen arteko oreka mantentzea da, konpostatze prozesuan oxigenazioa mantentzearekin batera. Hauek biak eta bi arau sinple gehiagorekin edozein materia organiko deskonposatzeko ez dago inongo arazorik. Bestalde, material zurrunagoak denbora gehiago behar dute deskonposatzeko, horrek ordea bere alde ona du; Pieza gogor hauek konpostaren barruan oxigenazio guneak sortzen dituzte, eta hauek oso onuragarriak dira prozesurako, baina horretaz gain, hezurrak deskaltzifikatu egiten dira. Hori horrela, galtzen dituzten mineralak konpostak irabazten ditu, eta beraz lortuko dugun konposta, materia organiko ikaragarri edukitzeaz gain, mineraletan ere oso aberatsa izango da, eta beraz oso oso kalitate onekoa.
Etxean zalantzak sortzen zaizkigu gauza desberdinak ze ontzitara bota behar dugun jakiteko, banan bana galdetu beharko genituzke edo halako gida edo liburuxka bat argitaratzeko asmorik ba al dago?
bestalde zalantzatan gabiltza autokonpostaren aldeko apustua egiteko, uste dugu etxeko balkoian lekua dugula bainaorain izena emateak gero ez badut bideragarria ikusten atzera pausua emateko aukera izango al dut?
Mila esker eta animo!!!
Beñat
Kaixo Beñat,
gai bakoitza nora botako den jakiteko gida kuboarekin batera banatuko dugu. Web orrian bertan ere baduzu zerrenda bat, alfabetikoki ordenatuta, gauza bakoitza nora doan jakietako.
Autokonpostatzeko ordea, balkoian ezin da egin, azpian lurra behar duelako. Lur sail txiki bat behar da horretarako. Balkoian, nahi bazenu, arrak dituen konpostatze sistema erabil zenezake, baina horren kanpaina udalak aurrerago egingo du. Oraindik ez.
Eskerrik asko animoengatik!
Nolakoak izango dira banatuko diren ontziak?
Zein neurritakoak?
Mikel
10 litrotakoak. Marroiak, tapadunak eta zintzilik daudela ez irekitzeko sistema dutenak.
Non eta nola utzi behar ditut erabilitako preserbatiboak?
I?
Korapiloa egin eta errefusera.
Kuboa behin jarrita eta bere edukia jasota, zenbat denbora gehiago pasa dezake zintzilikatzekoan?
alex
Ez dago kubo hutsak jasotzeko eperik. Baina bilketa gauez denez, hurrengo goizean jasotzea litzateke egokiena.
Zein da atez ateko bilketak herriko etxebizitzen balioan eragiten duten ondorio ekonomiko zuzena?
Nineu
Atez atekoa eta etxebizitzen prezioen arteko aldea aztertzen duen ikerketarik ez dugu ezagutzen. Errauste-plantek inguruko etxebizitzen balioa %10 eta 20 artean jeitsi arazten dutela ordea ikerketa askok frogatu dute.
Nola sartuko ditugu kubo txiki horretan tamaina ertain/handiko ontziak, esaterako, jostailuak, garbigailu, lixiba etab.?
Kuboa desagertu egiten bada, non eska dezaket beste bat?
Alberto
Kaixo Alberto, zure bi galderei erantzunez:
1.- Ontziak ez dira kuboan sartu behar. Ontziak plastikozko poltsa batean sar daitezke.
2.- Kuboa atez ateko bulegoan eskuratu ahal izango dugu. Lehen ordezkoa, doan.
Bi urte daramatzagu autokonpostatzen, eta bere garaian Diputazioaren ikastaroa egin genuen. Zer egin behar dugu orain hondakinen tasan hobaria lortzeko?
ane
Kaixo Ane,
hondakinen tasako hobaria lortzeko beharrezkoa da atez ateko bulegoan izena ematea (Kardaberaz 25) edo doako telefonora deitzea 900 840 090.
[Bulegoak euskaratua] Udalak bizilagunak behartu ditzake euren fatxadetan zintzilikatzekoak jartzea?
Iñaki Arratibel, Hamaikabat
Bai. "Ordenanzas Generales de la Revisión de las Normas Subsidiarias de Planeamiento Municipal de Hernani" delako 94.1 artikuluak hitzez hitz esaten du: "El Ayuntamiento podrá instalar, suprimir o modificar, a su cargo, en las parcelas de uso residencial, y los propietarios vendrán obligados a consentirlo, soportes, señales y cualquier otro elemento al servicio de la ciudad".
[Bulegoak itzulita] Bizi naitzen etxea oso txikia da eta zaborra atera arte gordetzeko tokirik ez dut. Zein irtenbide proposatzen duzue?
Antxon
Bilketa sistemak ez du hondakinen bolumena aldatzen. Gaur egun hondakinak etxean kabitzen bazaizkizu eta ondo kudeatzen badituzu, atez atekoarekin ere ez zenuke arazorik izan behar. Are, hondakinak nahasten ez direnean, bolumena txikitu egiten da. Eta ontzi arinak behar bezala zapalduz gero, bolumenak asko egiten du behera.
Zaborra biltzeko lanpostuak sortuko dira?
jon
Bai. Kamioien ibilbidea eta irteeren zenbatekoa jakiten direnean, Hernaniko Udaleko teknikariek zenbat lanpostu gehiago beharko diren kalkulatuko dute.
Non jarriko dira hain beste zabor-ontzi?
Zer gertatuko da festa egunetan ontziekin? Kalean bera joan beharko gera haien bila?
Ez dut esan nahi sistema txarra denik, Usurbilen ikusi det eta era guztietako iritziak daude. Baino Hernanin, jende asko gara, ondorioz ontzi asko egon beharko dira zintzilik kalean (a ze dekorazioa) eta festa eguneta (igandeak, san juanak, sidreriak) ontziak kalean zehar bukatuko dute, zabor guztia botata.
Halako gauzen kontra, ze neurri hartuko dira?
Erantzun zuen foroan eta eman dizuedan korreora ere mesedez.
Eskerrik asko.
AlexHernanikoa
Eskerrik asko Alex.
Zabor-ontziak kendu egingo dira guztiak, beirarena ezik. Hortaz orain baino leku gehiago egongo da kaleetan.
Zintzilikarioak eta kuboak non kokatu jakiteko, Udalak berehala egingo du publiko bere proposamena eta bizilagun guztiek izango dute informazioa jaso eta proposamen alternatiboak egiteko aukera.
Festa eta txotx garaietarako ere ari gara soluzioak bilatzen, inork ezin ditzan kuboak hartu, hala nola, kaxkoan karbabak erabili, ordutegiak aldatu, bilketa lehenago egin.... Dena dela, gu guztion lankidetza beharko da, bai irtenbideak bilatzeko eta baita irtenbide horiek gauzatzeko ere.
Erantzun dizugulakoan,
agur bero bat
Naranja azalak, autokonpostadorara bota ditzaket?
Zalantzak argitzen
Zein izan da errauste-planten aurkako kanpaina handiena?
Zalantzak argitzen
2008ko ekainean, Europako Parlamentuan, 33.000 sendagilek sinatutako agiri bat aurkeztu zen. Bertan, errauste-planten arriskuez ohartarazi eta neurriak hartzeko eskatzen zuten.
Sukaldatutako gaiak autokonpostadorara bota daitezke?
Zalantzak argitzen
Bai. Sukaldatu eta sukaldatu gabeko barazki- eta janari-soberakin guztiak bota daitezke.
Bilketa FCC enpresak egingo du?
Zalantzak argitzen
Ez. Udalak berak zuzenean kudeatuko du bilketa, atez atekoaren arrakastaren zati handia biltzaileen esku ere badagoelako.
Zergatik ezin dira erabili poltsa organikoak gai organikoa jasotzeko?
Zalantzak argitzen
Konpostatzeko makinen izaeragatik. Poltsa horiek makinaren ardatzera kateatzen dira.
Beira zergatik ez da atez ate jasotzen?
Zalantzak argitzen
Beira ahalik eta osoena iristeko, transferentziapuntuak gutxitzea komeni da.
Olioa atez ate jasoko da?
Zalantzak argitzen
Ez. Olioa orain arte bezala, ostegunero, San Markoko kamioiak jasoko du.
Pilak atez ate jasoko dira?
Zalantzak argitzen
Ez. Pila-saltokietan jasoko dira..
Arropa atez ate jasoko da?
Zalantzak argitzen
Ez. Orain arte bezala, arropa botatzeko edukiontzietara eraman beharko da.
Animalien hezurrak konpostatzen dira?
Zalantzak argitzen
Zein dira errauste-plantak jaurtitzen dituen hondakin kaltegarrienak?
Zalantzak argitzen
Manganesoa, manganeso altzairua, kromoa, nikela, arsenikoa, merkurioa, beruna eta kadmioa.
Zalantzarik badut nora jo behar dut?
Zalantzak argitzen
Atez ateko informazio-bulegora,
Kardaberaz kalea 25. Doako telefonora
ere dei dezakezu, 900 840 090.
Autokonposta nola egiten den ikasteko laguntza izango dut?
Zalantzak argitzen
Bai. Udal langileek emandako ikastaro eta aholkularitza zerbitzua jaso ahal izango duzu.
San Markon lurperatu den zabor hori ondo bildu izan balitz, zenbat birziklatuko litzateke?
Zalantzak argitzen
Zenbat frakzio jasotzen dira berezita atez ateko bilketan?
Zalantzak argitzen
Lau. Organikoa, papera/kartoia, ontzi arinak eta errefusa.
Zer da gai organikoa?
Zalantzak argitzen
Garai batean txerrijana zeritzona. Sukaldatu zein
sukaldatu gabeko janari soberakinak,arrautzak eta
mariskoak, kafe hondarrak, intxaurrak, kartxoa.....
2009an San Markoko zabortegia itxi denetik nora eramaten dira gure zaborrak?
Zalantzak argitzen
Inguruko zabortegietara. Zehazki, Beasainera (Sasieta), Zarautza (Urteta) eta Azpeitiara (Lapatx).
Zer da larrialdi-gunea?
Zalantzak argitzen
Hondakinak bereizita jasotzeko gune itxia da. Atezateko bilketara moldatu ezin daitekeen herritarrak erabiliko du, aldez aurretik giltza eskatuta.
Zer lortzen da organikoa birziklatuta?
Zalantzak argitzen
Konposta, kalitate oneko ongarri naturala, lorategi,
baratz zein basoak indartzeko erabiltzen dena.
Egungo zabor poltsetan zenbatekoa da organikoa, batazbeste?
Zalantzak argitzen
Gaur egungo zaborren kudeaketak araudia betetzen du?
Zalantzak argitzen
Ez. Estatu mailako hondakinen oinarrizko araudiak (10/98 legeak, 2001eko apirilekoa) 5.000 biztanletik gorako herriek organikoa ere berezita jaso behar dutela esaten du. Usurbilek bakarrik betetzen du lege hori.
Ontzi arinak zer dira?
Zalantzak argitzen
Yogur poteak, esne poteak, metalezko poteak,
plastikozko tapak, garbitzeko produktuan ontziak...
Zertarako erabiliko da konposta?
Zalantzak argitzen
Ongarri naturala denez, lorategiak, baratzeak zein basoak ongarritzeko erabiliko da.
Zeri deitzen zaio ‘zaborra’?
Zalantzak argitzen
Berrerabili edo birziklatu ezin daitezkeen hondakinei deitzen zaie zaborra. Birziklatu daitezkeen hondakinak ez dira zaborra.
Organikoa jasotzeko zenbat kubo marroi banatuko dira?
Zalantzak argitzen
Ba al dago nahiko eskari Hernanin sortuko dugun konpost guztia erabiltzeko?
Zalantzak argitzen
Bai, lorategi eta baratzeaz gain, gure basoek gero eta konpost gehiago eskatzen dutelako.
Organikoa jasotzeko bi kubo marroi horiek ordaindu beharko dira?
Zalantzak argitzen
Ez. Udalak doan banatuko ditu.
Atez atekoarekin zaborraren tasa igoko da?
Zalantzak argitzen
Ez. Udalak 2010 urtean tasa mantendu egingo duela esan du.
Sortzen ditugun hondakinetatik zenbat botatzen dugu zakarrontzira?
Zalantzak argitzen
Zenbat gai organiko jaso da Usurbilen atez atekoa martxan jarri denetik?
Zalantzak argitzen
210.000 kilo baino gehiago.
Zer egin behar dut arrainak usairik ez botatzeko?
Zalantzak argitzen
Sukaldeko paper xurgatzailearekin bilduta sartu kuboan.
Zenbat gutxitu da errefusa Usurbilen atez atekoa martxan jarri denetik?
Zalantzak argitzen
% 85a gutxitu da. 2008ko apirilean 173.200 kilo errefus jaso ziren, 2009ko apirilean, berriz, 25.380 kilo bakarrik.
Atez atekoa martxan jarri denetik zenbat jasotzen da bereizita Usurbilen?
Zalantzak argitzen
Hondakinen %80tik gora. 2008ko apirilean %23 bakarrik jaso zen berezita. 2009ko apirilean, berriz, % 82.
Zer egin behar dut ontzi marroian dagoen organikoak usain gutxiago izan dezan?
Zalantzak argitzen
Kuboa irekita utzi, organikoa horrela ez delako fermentatzen. Kuboaren azpikaldean sukaldeko papera jarri, likidoak xurgatzeko. Eta kuboa garbi mantendu.
Zenbat zabor dago San Markoko zabortegian?
Zalantzak argitzen
10 ha (10.000m2) zabalera duen zelaiaren azpian, zaborrak 60 metroko sakonera hartzen du.
Animaliek ez dituzte kuboak irekiko?
Zalantzak argitzen
Ez. Kuboak zintzilikatuta daudela ezin dira ireki, heldulekuaren posizioaren araberako segurtasun sistema dutelako.
Beira zergatik ez da atez ate jasotzen?
Zalantzak argitzen
Beira ahalik eta osoena iristeko, transferentzia puntuak gutxitzea komeni da.
Nola atera behar da papera?
Zalantzak argitzen
Hiru era daude: paperezko poltsa batean sartuta, kartoizko kaxa baten barruan edo soka batekin fardo bat eginda.
Komertzio eta jatetxeek larrialdi guneak erabili ahal izango dituzte?
Zalantzak argitzen
Ez. Etxeetako hondakinak soilik jasoko dira gune horretan.
Ontzi arinak bota aurretik garbitu egin behar dira?
Zalantzak argitzen
Ez da beharrezkoa, baina gero eta organiko gutxiago hobeto.
Euria egiten duenean papera atera daiteke?
Zalantzak argitzen
Bai. Bustitako paperak ez du birziklatzeko arazorik ematen.
Larrialdi-guneak irekita
egongo dira?
Zalantzak argitzen
Ez. Larrialdietarako soilik denez,
erabili nahi duenak aldez aurretik
baimena eskatu beharko du.
Zer egin behar dut kubo marroiak gainezka egiten badit?
Zalantzak argitzen
Bi kubo izango dituzunez, horrelako okasio berezitan biak atera daitezke.
Oporretara banoa eta ezin badut atez ateko bilketa-ordutegia errespetatu larrialdu-gunea erabili ahal izango dut?
Zalantzak argitzen
Bai. Erabilpen mugatuko txartelak izateko aukera egongo da.
Ontzi arinei papera kendu behar zaie?
Zalantzak argitzen
Autokonpostatzeagatik zenbateko hobaria izango dut?
Zalantzak argitzen
Ontzi arinei tapa kendu behar zaie?
Zalantzak argitzen
Bai. Bi aukera ditugu, haizea kendu eta tapa berriro jarri edo tapa alde batetik eta ontzia bestetik botatzea.
Hondakinak garbigunera eramateagatik ordaindu egin behar da?
Zalantzak argitzen
Ez. Garbigunea doako zerbitzua da.
Arraskako trituradoran organikoa sar dezaket?
Zalantzak argitzen
Ez. Arraskako trituradorak legez kanpokoak dira.
Arropa botatzeko kontenedoreak kendu egingo dira?
Zalantzak argitzen
Kaleko zaborrontziak kendu egingo dira?
Zalantzak argitzen
Ez. Prozesu parte-hartzailean erabaki zen zaborrontzi bereiziak jarri behar direla, hondakin horiek ere bereizita jasotzeko.
Beira atez ate jasoko da?
Zalantzak argitzen
Ez. Beirarena da kalean geratuko den kontenedore bakarra. Orain arte bezala, bertara eramango dugu beira.
Poda txikitzeko makinarik egongo da?
Zalantzak argitzen
Paper garrantzitsuak txikitzeko aukera egongo da?
Zalantzak argitzen
Bai. Papera birrintzeko makina publiko bat jarriko da.
Gaizki egiten duenari isuna jarriko zaio?
Zalantzak argitzen
Hasieran, ez. Lehenengo herritarrek sistema ondo ulertu behar dute. Arazoa behin eta berriz errepikatzen denean jarriko da isuna.
Ontzi marroia puskatzen bazait edo lapurtzen badidate zer egin behar dut?
Zalantzak argitzen
Udalak lehen ordezko berria emango dizu.
Zein gaixotasun eragiten dituzte errauste-plantek?
Zalantzak argitzen
Minbizia, umekietan deformazioak, antzutzeak, eta abar. Hildako haurren
batazbesteko kopuruak ere gora egiten du.
Zenbat kostako litzateke Zubietako errauste-planta?
Zalantzak argitzen
Aurreikuspen ofizialen arabera, errauste-planta eta inguruan behar duen azpiegitura 400 milioi eurotik gora kostako litzateke.
Zenbatekoa da errauste-planta baten biziraupena?
Zalantzak argitzen
Batazbeste, 20-25 urtekoa.
Errauste-planta jarrita zabortegia behar da?
Zalantzak argitzen
Bai. Errauste-plantek errautsa toxiko asko sortzen dute, % 20 inguru, eta horiek lurperatzeko zabortegi bereziak behar izaten dira.
Zer egiten da errauste-planta errentagarria izateko nahikoa zabor ez dagoenean?
Zalantzak argitzen
Zaborra beste herrialdeetatik inportatzen da. Horregatik, praktikan, errauste-planta dagoen tokietan ez da birziklatzea sustatzen.
Nola lortzen da errauste-plantek tenperatura altuak izatea?
Zalantzak argitzen
Askotan erregaia behar izaten da tenperatura egokia lortzeko. Petrolioa erosi behar izaten da eta, ondorioz, CO2 asko isurtzen da.
Zein da errauste-planta gehien dituen herrialdea?
Zalantzak argitzen
Japonia. Dioxina-isurien aurkako talde asko dago bertan, eta horien lanari esker, gobernuak ezarri nahi zituen 500 errauste-planta egin gabe geratu dira.
Zein da errauste-plantek ingurunean eragiten duten ondorio ekonomiko zuzena?
Zalantzak argitzen
Errauste-planten inguruko etxebizitzen balioa % 10a jaitsi ohi da batazbeste.
Zenbat frakzio jasotzen dira berezita atez ateko bilketan?
Zalantzak argitzen
Lau. Organikoa, papera/kartoia, ontzi arinak eta errefusa.
(Bulegoak euskaratua) Birziklatu ezin daitezkeen hondakinak San Markoko zabortegira bidaliko direla erantzun zait. Zabortegi hori itxita dagoela kontuan izanda, zer ari zarete esaten, San Markoko zabortegia Hernanik birziklatu ezin dituen hondakinentzat bakarrik irekiko dutela?
Iñaki Arratibel, Hamaikabat
Noski ezetz. Errefusa San Markoko trasferentzi plantara bidaliko da, handik Zarautza, Beasainera edo Azpeitiara bidal dezaten.
(Bulegoak euskaratua) Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko kide garen neurrian, gai organikoa Lapatxeko konpostadorara bidaliko bada (Azpeitira), zein da Hernaniko gai organikoentzako beste konpostagailu bat erakitzeko arrazoia? Ez al da alperreko gastu bat gehiago?
Iñaki Arratibel, Hamaikabat
Konpostagailuaren beharra dago, batez ere lau arrazoi hauengatik:
Gaitasuna. Atez ate jaso daitekeen organiko guztia jasotzeko inguruko konpostagailuak txiki gera daitezke. Nahikoa litzateke beste herriren bat ere organikoa biltzen hastea Lapatxek organiko hori guztia konpostatu ahal ezin izateko.
Garraioaren kostua. Inguruko konpostagailuak oso urruti daude, pare bat ordu joan-etorrian. Eta urtearen bukaeran garraio horrek diru asko kostatzen du, gidarian eta kamioiaren mantenuan.
Konpostaren kalitatea. Inguruko konpostadoretara produktore handien konposta iristen da, garbitasun gutxikoa. %15eko inpropioak dituen organikoa jaso dezakete eta organiko horrekin kalitate bajuko konposta ateratzen da. Organiko hori, gainera, kalitate oneko organikoarekin nahasten da Lapatxen, esaterako, %99ko garbitasuna duen den Usurbilgo organikoarekin. Konpostaren kalitatea asko igoko litzateke konpostagailu propioa izanda.
Kudeaketaren eskumena. Hondakinen bilketa eta tratamendurako eskumena udalerriek dute. Horiek eskumenok goragoko erakunde esku utzi ditzakete, baina europako zuzenbideak eskumenok ahalik eta gertuen izatea aholkatzen du.
(Bulegoak euskaratua) Usurbilgo Udalak emandako datuak ontzat hartzen baditugu, hilabete gutxian atez atekoarekin hondakinen %80a berezita jasotzea lortu da. Hernaniko atez atekoaren arduradunentzat ehuneko hori bada errefusategiak martxan jartzeko optimoa, ez al duzue uste lehenbaitlehen hasi beharko zenuketela errefusategientzako kokagune posibleak bilatzen? Epei dagokienez, kontuan hartu dira horrelako ekimenek behar izaten dituzten tramite administratiboak?
Iñaki Arratibel, Hamaikabat
Hernaniarron osasuna babesteak markatzen dizkigu lehentasunak. Aurreneko lehentasuna hondakinen %80a modu berezituan jasotzea da. Aurrerago pentsatuko dugu oraindik sortzen jarraitzen dugun errefusarekin zer egin. Baina oraingoz ez dago Hernanin errefusategirik jartzeko aurreikuspenik.
(Bulegoak euskaratua) Errefusa kantitatea jaisten dugun bitartean, nora bidaliko ditugu birziklatzen ez ditugun hondakinak?
Iñaki Arratibel, Hamaikabat
San Markoko trasferentzi plantara.
(Bulegoak euskaratua) Euskadiko Auzitegi Gorenak gai organikoa tratatzeko autokonpostadora plantaren eraikuntza geratu duela kontuan izanda, zer egingo da Hernanin jasotako gai organikoarekin?
Iñaki Arratibel, Hamaikabat
Azpeitira eramatea da aukera bat, Lapatxen dagoen autokonpostadorara. Baina aukera gehiago ere aztertzen ari gara.
(Bulegoak euskaratua) Errefus kantitatearen jaitsiera nabarmena.... jaitsierak nolakoa izan behar du zuen ustez horrela hartu ahal izateko?
Iñaki Arratibel, Hamaikabat
Hernaniko atez atekoaren helburua da hondakinen % 80a berezita jasotzea. Gaur egun Hernanin berezita soilik % 27 edo 30 artean jasotzen dugula kontuan hartuta, gure helburua lortzeak errefus kantitatea nabarmen jaistea suposatuko luke.
(Bulegoak euskaratua) Zein ehunekotan jaitsi behar dute birziklatu ezin daitezkeen hondakinek, 'errefus kantitatea nabarmen jaitsi dela' esan ahal izateko?
Iñaki Arratibel, Hamaikabat
Norberaren balorazioez aparte, atez atekoak frogatu du berezita jasotzen dena %27tik %82ra igo dezakeela. Batzuri hori gehiegi irudituko zaie eta beste batzuri gutxiegi. Guri lehen pauso bezala ona dela iruditzen zaigu.
(Bulegoak euskaratua) Hernaniko zein lekutan aurrikusten da errefusategia?
Iñaki Arratibel, Hamaikabat
Eskerrik asko Iñaki zure galderagatik. Oraingoz dago errefusategia egiteko aurrikuspenik. Egia da errefusategia dela atez ate sortzen den errefusa tratatzeko modurik egokiena, errefusak ez duelako organikorik, baina pausoz pauso egin nahi dugu ibilbidea eta lehen pausoa zabortegietara bidaltzen ditugun hondakinan nabarmen jaistea da. Behin hori lortzen dugunean, datozen pausoak ematen hasiko gara, sortzen ditugun hondakinek gero eta kalte txikiagoa egin diezaguten.
(Bulegoak euskaratua) Nola ordezkatuko du atez atekoak errauste-planta, ezin bada %100 birziklatu? Zer egingo dugu birziklatu ezin daitekeen zaborrarekin?
Jon
Atez atekoak da errauste-plantaren alternatiba erreal eta bideragarri bakarra. Atez atekoak gehienez %20ko errefusa sortzen du, zeina ez den toxikoa, ez den degradatzen, eta ingurunean eragin kaltegarririk ez duten errefusategietan bildu daitezkeen. Atez atekoarekin orain artekoen moduko zabortegiak ekidin daitezke, usteltzen den materialez beteak, metano eta ur-zikiñak sortzen dituztenak. Errauste-plantek behar izaten duten zabortegi bereziak ere ekidin daitezke, gai oso toxikoentzat apropos eginak direnak.
(Bulegoak euskaratua) Hondakin organikoen kasuan, zein dira osasunarentzat dituen abantailak bertatik pasatzen garen bakoitzean muturrean izango baditugu? Txakur, katu eta arratoiez ez hitzegitearren, ez al da egokiagoa portaletatik urrun gune komun batzuk egokitzea?
Juan Antonio Torres Castro
Animaliengatik ez arduratu, Juan Antonio, kuboek irekitzeko sistema berezia dute, animaliek ireki ahal izan ez ditzaten. Bestalde, gai organikoak birziklatzeak dituen abantailak begi bistakoak dira, zabortegietara ez doazenez arratoi edo antxeta plagak ekiditen ditugulako, ez dugulako gas toxikorik sortzen eta erreketan buka dezaketen ur zikiñik ez dugulako sortzen. Aipatzen duzun gune komun hori auzoz auzoko bileretan agertu beharreko gaia da, oraindik ere zintzilikarioak jartzeko guneak erabakitzeke daudelako.
Kaixo, Agenda arazoak tarteko, ezin dut niri dagokidan bilerara joan. Joan naiteke beste auzo bateko bilerara? Informazio berdina emango da bilera guztietan?
joana
Bai, noski Joana, atez ateko bilketaren inguruko informazio beretsua emango da bilera guztietan. Auzorik auzo eztabaidatu beharreko konturik ere izango da, baina horiek entzutea ere komeni da.
Hau da hemendik aurrera Hernaniko bizilagunek atez atekoaren inguruko edozein kontsulta egiteko erabili dezaketen doako telefonoa: 900 840 090.