Maiatzaren 9an hasiko gara

IMG_0042Gaur eman dute prentsaurrekoa Marian Beitialarrangoitia alkateak, Ricardo Ortega San Marko Mankomunitateko lehendakariak, Unai Erroizenea eta Juan Karlos Plazaola zinegotziek, Hernanin atez ateko gaikako hondakinen bilketa maiatzaren 9an hasiko dela iragarriz. Hemen prentsaurrekoan esandako guztia: gehiago irakurri

Etxean konpostatzeko gida eta aholkuak eman dira Biterin

P1190199Gaur hasi dira etxeko konpostatze ikastaroak, goizez eta arratsaldez, eta ostegunerarte jarraituko dute. Gida eta konpostadorarekin batera, informatzaileek hainbat aholku praktiko eman dizkiete ikastarora hurbildu diren bizilagunei.

Irudian ikus ditzakezue atez ateko bulegoko Eneritz eta Xabat etxeko konpostagailua nola montatu azaltzen.

gehiago irakurri

1.orrialdea. Denera: 3123Hurrengoa »