1. ATEZ ATEKOAK HERRI GUNEAN IZANGO DITUEN EZAUGARRIAK
- Egutegia eta ordutegia
Hondakin atal bakoitza egun batean atera beharko da, 20:00etatik 23:00etara bitartean. Bilketa gauez hasiko da, 23:00etatik aurrera.
|
Astelehena |
Asteartea |
Asteazkena |
Osteguna |
Ostirala |
Larunbata |
Igandea |
|
Ontzi arinak |
Papera/ Kartoia |
Organikoa |
Ontzi arinak |
Organikoa |
Errefusa |
Organikoa |
|
Pixoihalak eta konpresak |
||||||
Egutegi eta ordutegi honek aldaketak jasan ditzake urteko hainbat garaitan (Txotx, festak…). Aldaketa hauek garaiz eta dagokion moduan jakinaraziko dira.
Desorduan edo egun horri ez dagokion atala ateraz gero, bilketa egiten dutenek ez dute hondakin hori jasoko eta zintzilikatzekoan utziko dute, notatxo batekin batera.
- Tasak
|
Asteko zerbitzua |
Deskontua (%) |
€/urteko |
|
|
Herriguneko domestikoak |
7 |
0 |
83,40 |
|
Herriguneko domestikoak, konpostatuz |
4 |
40 |
50,04 |
- Larrialdi guneak
Ordutegi edo egutegiarekin arazoak dituzten bizilagunek hondakin atal guztiak jasoko dituen eremura sarrera izango dute. Eremuak itxiak izango dira eta txartel bidezko sarrera izango dute. Kokapenak:
Elizatxo auzoan, kanposantuaren ondoan.
Antziola auzoan, Berakorte alderako bidea hasten den inguruan.
Akarregin, gasolindegiaren atzealdean.
Ereñotzun, Bolatoki inguruan
2. ATEZ ATEKOAK LANDA GUNEAN IZANGO DITUEN EZAUGARRIAK
Landa eremuan autokonpostatzea bultzatuko da.
Dena dela eta, salbuespenak salbuespen, landa eremuko bizilagunek organikoa etxean bertan kudeatuko dute eta gainontzeko hondakin atalak BILKETA PUNTUETARA eraman beharko dituzte.
Eremuak itxiak izango dira eta txartel bidezko sarrera izango dute Kokapenak:
Martindegi auzoan: Txandraenea baserriaren aurrekaldean.
Osinaga auzoan: lehen zubi esekiaren inguruan.
Jauregi bailaran: Eskola zaharraren inguruan.
- Tasak
|
|
Asteko zerbitzua |
Deskontua (%) |
€/urteko |
|
Landa eremua, atez ate, konpostatuz |
4 |
40 |
50,04 |
|
Landa eremua, bilketa puntua |
7 |
30 |
58,38 |
|
Landa eremua, bilketa puntua, konpostatuz |
4 |
58 |
35,028 |
3. KOMERTZIOAK
Herri guneko egutegi eta ordutegi bera izango dute, 20:00tatik 23:00tara bitartean.
|
Astelehena |
Asteartea |
Asteazkena |
Osteguna |
Ostirala |
Larunbata |
Igandea |
|
Ontzi arinak |
Papera/ Kartoia |
Organikoa |
Ontzi arinak |
Organikoa |
Errefusa |
Organikoa |
|
Errefusa |
Balizko salbuespen eta aldaketak eskariaren eta kostuaren arabera erabakiko dira.
Tasak zerbitzu kopuruaren eta sortzen duten errefus kantitatearen arabera ordainduko dituzte. Zerbitzu gutxiago behar dituztenek gutxiago ordaindu beharko dute. Eta, alderantziz, errefus gehiago sortzen dutenek gehiago ordaindu beharko dute (sortzen den errefus kiloko 0,12 euro). Dendarien erreferentziazko tasa 250 eta 300 euro ingurukoa izango da. Deskuentoak horri aplikatuko zaizkio, organikoa ez jasotzeagatik hainbeste eta abar. Beherapen hauek oraindik zehazteke daude.
4. GARBIGUNEA
Ibarluze poligonoan kokatuko da, arraun taldeak duen pabeloiaren ondoan.
Hiri hondakinak ez diren gainerako hondakinak biltzeko gunea da. Hau da, noizean behin etxean sortzen diren hondakinak. Adibidez: etxetresna elektriko txikiak, aparatu elektronikoak, etxeko tresna handiak… Hondakina bertan uztea doanekoa da.
5. KALEKO PAPERONTZIAK
Puntu gutxiagotan egongo dira, pasara gune garrantzitsuetakoak mantenduko dira eta hondakinak sailkatuta jasotzeko zatikatuta egongo dira.
RSS
hernaniko udala
atez atekoaren informazio bulegoa | kardaberaz kalea, 25 | 900 840 090 |