Udalak jaso du Hernanitik Lapatx konpostagunera abenduan eramandako organikoaren emaitza. Hernanitik eramandako organikoaren garbitasuna %99,86ekoa izan zen. Lapatxek, abenduaren 15ean eramandako organikoa­­re­kin egin du azterketa. Udalak,berriro ere, hernaniar guztiak zoriondu nahi ditu, herritarren laguntzarik gabe datu hauek ezinezkoak lirateke eta.

Deskargatu hemen .xls formatuko dokumentua

Udalak joan den astean jaso zuen Hernanitik Lapatx konpostagunera eramandako organikoaren azken az­ter­ketaren emaitza. Eta jakinarazi duenez, emaitza ho­rrek erakutsi du, Hernanitik eramandako organikoaren garbitasuna %99,85ekoa izan zela. Lapatxek, azaroaren 14an eramandako organikoa­­re­kin egin du azterketa. Emaitza hori dela eta, Udalak, hernaniar guztiak zoriondu nahi ditu, «datu horiek ezinezkoak izango lirateke zuen lagun­tzarik gabe».

Azterketak, noizean behin
Hernanin biltzen den organikoa, Lapatxeko konpostagunera eramaten da. Kon­posta­gune horren ardura, GHKk dauka, hau da, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak. Lapatxen, iristen den organikoaren kon­­trola egiten dute. Hori horrela, noizean behin, Her­nanin biltzen den organikoari azterketa egiten diote bildutakoaren kalitatea eta ezaugarriak jakiteko. Ho­rre­tarako, aleatorioki azterketa egunean jaso den organikoaren lagin (muestra) bat hartzen dute. Organikoa biltzen hasi ginenetik, azterketa ho­rietan emaitza onak jaso di­tu­gu, organikoaren garbita­su­na %98 inguruan egon bai­ta.

2.orrialdea. Denera: 73« Aurrekoa12345Hurrengoa »...Azkena »