Hondakinen atez ateko bilketa martxan jarri eta astebete pasa denean Hernaniko Udalako Ingurumen zinegotziak bere poza adierazi du egun batetik bestera birziklatze kopuruak eman duen gorakadagatik. “Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei hondakin mota bakoitza dagokion egunean eta ondo berezita ateratzen dutelako. Herritarren ahaleginari esker lehen egunetik hasi gara emaitza bikainak lortzen, bai bildutako hondakin kopuruan eta baita hondakin horien kalitatean ere”.
Era berean herritarrei hasiera honetan “pazientzia izateko” eskatzen die. “Edukiontzien sistematik atez atekorako jauzia ikasketa prozesu bat bezala ulertzen dugu, guztiok ari garelako atez atekoaren funtzionamendua ezagutzen, Udalak, herritarrak eta biltzaileak. Guztion artean egunetik egunera ari gara sistema hobetzen.”
Bilketan arazoak
Jaso diren inzidentziei bizkortasunez erantzuten zaie. “Arazo normalak dira, hondakinak bilketzeko modu berri bat martxan jartzean sortu ohi direnak…. gehiago irakurri
RSS
Iruzkina gehitu
hernaniko udala
atez atekoaren informazio bulegoa | kardaberaz kalea, 25 | 900 840 090 |