YouTube Preview Image

Atez atekoaren lehen lau astetako emaitzak aurkeztu zituzten asteartean Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak, Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziak eta Ricardo Ortega Sanmarko Mankomunitateko lehendakariak. Prentsaurreko horretan Izaskun Txintxurretak esandakoa jasotzen du bideoak. Irakurri nahiago baduzu, hemen: 

Atez ate egiten den hondakinen gaikako bilketa maiatzaren 9an abiatu zen Hernanin. Jasotako hondakinak egunero pisatzen dira. Argitu behar da pisaketaz ez dela Hernaniko Udala arduratzen, beraz, ez dira Hernaniko Udaleko datuak. Datuak iturriak Sanmarko Mankomunitatea, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, Urnietako sailkapen planta eta Despanorsa dira. Datu hauek guztiak publikoak dira eta guk jaso ditugun bezala ematen ditugu aditzera.

Emaitza ikusgarriak lortu ditugu. Hilabete batek ematen duen perspektiba mugatua da baina hala ere emaitza ikusgarriak lortu ditugula esan dezakegu. Aurreikuspen baikorrenak bete ditugu, lehen hilabetetik gainditu dugu %80ko langa 2010eko urtarriletik maiatzera bitartean Hernanin %35a bildu da gaika. Atez atekoa jarri dugunetik gaika jasotakoak %81eraino egin du gora. Sekulako jauzia da, 46 puntuko gorakada.

Datu pozgarriena errefusaren beherakada izan da. 2009ko maiatzean  442 tona jaso genituen. Atez atekoaren lehen lau astetan 68 tona errefusa jaso dugu, sei aldiz gutxiago.Bestela zabortegira joango liratekeen 374 tona errefus bidaltzeari utzi diogu. Eta 374 tona hilero, urtearen bukaeran tona asko dira, zabortegira joaten ez direnak.

Egungo prezioekin, 126 euro tonako, errefusa hori ez sortzeagatik hilero 47.127 euro aurrezten ditugu errefusaren tratamenduan. Milioi erdi eurotik gora urtean.

Organikoa ia ez jasotzetik, ia organiko guztia jasotzera pasa gara. 2009 maiatzean 9 tona organiko bakarrik birziklatu ziren Hernanin, autokonpostatzeagatik. Atez atekoaren lehen lau astetan 161 tona konpostatu ditugu. Jauzia handia da.

Atez ateko bilketa 5. edukiontzia baino 12,4 aldiz eraginkorragoa da. Gipuzkoan 5. edukiontzia duten herri guztiak batuta 70 tona organiko biltzen dituzte. Usurbilek hilero 90 tona organaniko inguru jasotzen ditu. Horri Hernanik bildutakoa gehitzen badiogu, 251 tona ditugu 5. edukiontziak baino 3,6 aldiz organiko gehiago jasotzen ditugu.

Gipuzkoan 5. edukiontzia duten herrietan 87.275 biztanle bizi. Hernanin eta Usurbilen berriz 25.208. Gai organikoa Hernani eta Usurbilgo proportzioan jasota, Gipuzkoan 5. edukiontzia duten herriek hileko 870 tona organiko jaso beharko lituzkete, eta ez 70 tona orain arte bezala. Horrek erakusten du atez atekoa 5. edukiontzia baino 12 aldiz eraginkorragoa dela, jasotako organiko kopuruari dagokionez.

YouTube Preview Image

Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak atez atekoak lehen lau astetan eman dituen emaitzen behin-behineko balorazioa egin zuen. Lehendabizi herritarrak zoriondu zituen, aurreikuspen baikorrenak betetzearen meritua eurena delako. Lorpenen garrantzia azpimarratu ondoren, Gipuzkoako gainontzeko herriak gonbidatu zituen atez atekoa egitera, bere hitzetan “%80a birziklatzen duen herrialdeak ez duelako errauste-plantarik behar”.

Hemen duzue berak esandakoa irakurtzeko modua: gehiago irakurri

1.orrialdea. Denera: 4512345Hurrengoa »...Azkena »