Emaitza bikainak lortu ditu atez atekoak lehen astean. Igande gauean 3.500 kilo gai organiko jaso ziren. Asteazkenean berriz 11.100 kilo. Astelehenean 2.800 kilo ontzi arin eta ostegunean 3.920 kilo. Asteartean 3.540 kilo paper/kartoi jaso ziren. Hernaniko Udalak 10 biltzaile kontratatu ditu bilketa egiteko eta gauez jasotzen dituzte hondakinak.
Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziaren arabera “irtenbidea aurkitu diogu hondakinen arazoari. Herritarrak lehen egunetik hasi dira hondakinak behar bezala ateratzen. Pozik gaude eta eskerrak eman nahi dizkiogu jende guztiari, oso ondo egiten ari direlako.“
Asteazkenean 11.100 kilo organiko jasotzeak erakusten du atez atekoak Hernanin hasieratik izan duen arrakasta. Konparazio baterako, Hernanik egun bakarrean jaso du Zarautzek hilabetean jasotzen duena (11.023 kilo) baino gehiago eta Aretxabaletak hilabetean jasotzen duenaren (5.875 kilo) bikoitza.
RSS
Iruzkina gehitu
hernaniko udala
atez atekoaren informazio bulegoa | kardaberaz kalea, 25 | 900 840 090 |