Atzo aurkeztu zien udalak bere proposamena baserritarrei. Kamioia ez da nekazalgunetik egunero pasako eta hortaz bilketa ez da atez ate egingo. Hori egitea garestiegi aterako litzateke eta gainera denbora gehiegi eramango luke bilketa horrela egiteak. Udalaren proposamena nekazalguneetan biltegiak irekitzea da, aukera emanaz nahi dutenean bertaratu eta hondakin bakoitza dagokion tokian jartzeko. Biltegitako sarrera baserritarrei mugatuko litzaieke eta txartel bidez bakarrik irekiko litzateke, hondakinen sailkapena ondo egiten dela bermatzeko.
RSS
Iruzkina gehitu
hernaniko udala
atez atekoaren informazio bulegoa | kardaberaz kalea, 25 | 900 840 090 |