IMG_0628 Zubietako errauste-plantaren kaltetu zuzenak, 10 bat laguneko ordezkaritza bat, Hernanira etorri dira gaur arratsaldean atez atekoaren ezarpena eskertu eta errauste-plantaren inguruan duten kezka partitzera. Kaltetuetako zenbait Hernanin jaiotakoak dira, familia ezagunetako kideak, orain Zubietan bizi direnak. Horietako batzuk errauste-planta jarri nahi duten tokitik 200 eta 400 metrotara bizi dira, euren bizimoduari eta osasunari egingo zaion kalteaz oso kezkatuta. Atzoko bisitaren arrazoia Hernaniko Udalari euren eskerrona azaltzea izan da, atez atekoak itxaropena berreskuratzen lagundu dielako. Entregatu duten idatzi osoa irakutzeko….

gehiago irakurri

IMG_0028 Asteartean Biteriko Kultur Etxean Pello Lozano EHUko irakasle eta ingurugiro antolamenduko adituak hitzaldia eman zuen Zubietan ezarri nahi duten errauste-plantaren inguruan. Aretoa leporaino bete zuen entzulegok arretaz jarraitu zituen Pellok emandako datu eta informazio kezkagarri guztiak. Bere hitzetan, errauste-plantaren zaleek esaten ez digutena, ezkutatzen digutena eta erabiltzen dituzten gezurrak agerian jartzea zen hitzaldiaren helburua.

gehiago irakurri